“Poetak Maiatzean” deritzonean,
poesiak errealitate oro besarkatzen du,
gizatasun hari batean behera irristatzen diren hitzak uztartuz.

Integrazioaren, aldarrikapenaren eta berdintasunaren mintzairak,
kulturartekotasunaren eta aniztasunarenak,
jaialdia biziratzen eta bakar bihurtzen duen garra pizten dute.
Bertsoak hiriarekin solasten dira, kristalezko orrialdetan idazten dute,
joandako bidetik itzultzen dira,
noragabean ibiltzen, herriekin errimaka,
biztanle oro proiektura erakartzen
poesiak harrapatu, aztoratu, besarkatu, aireberritu gaitzan,
batu gaitzan.

Kale-kantoietan, hortxe bertan, poesia dugu zain,
Gasteizen eta Araban.

POETAK MAIATZEAN 2019 EGITARAUA

Maiatzaren 8tik 31ra

POETAK MAIATZEAN

ARABAN

ZEHAR