window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'UA-43858084-10');

Lehiaketak

Lehiaketak2021-04-27T11:28:40+02:00

Poeta zara, asko gustatzen zaizu idaztea edo bertsoak errezitatzea?

Eta, gainera, haiekin Gasteizera, Arabara edo mundu osoko edozein lekutara irits bazaitezke?

Gaur egun, inoiz baino gehiago ikusten ari gara musikak, zinemak, poesiak, sormenak eta, azken batean, kulturak, bizi ditugun une hauek beste modu batekoak izatea eta beste modu batez gozatzen laguntzea eragin dutela.

Horregatik, zure aletxoa jarri eta ezagutzera ematera animatzen zaitugu.

Zabaldu zure irudimena eta anima zaitez “Poetas en Mayo/ Poetak Maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdiko lehiaketetan parte hartzera.

Bertsoaren izkina

Gazteentzako Lehiaketa

Idatzi poesia bat, pentsatu errezitatzeko sormen-modu bat, aukeratu zure hitzei zentzua emango dien espazio edo leku bat, grabatu eta partekatu munduarekin. Partekatzeak saria du eta gustatuko zaizula uste dugu.

Poesia haizean

Errezitatu zure poema berria zure hirian gustuko duzun txoko edo espazioren batetik.
Idatzi poema bat, aukeratu leku erakargarri bat eta poztu zaitez.

Mendeurrenaren Olerkia

Alaves, poesia bezala, sentimendua bada,
1921etik belaunaldiz belaunaldi ospatzen bada,
Partidu bakoitzean eta lau haizetara “Gloriosoak ez du inoiz amore ematen!” oihukatu baduzu…
Zure emozioak hitz bihur itzazu eta 100 urteko pasio albiazula ospatzeko poema bat idatzi.

Hitzapean askatasuna

Zaballa espetxeko barnekoentzako jarduera poetikoa.

Go to Top