Zer opari hoberik Amaren Egunerako zure poema eskaintzea baino, berak zugatik egiten duen guztia eskertuz.
Bi modalitate: euskara eta gaztelania.

Baldintzak

  • Gehienez 12 bertso eta gutxienez 4 bertso dituen poema.

Izen-ematea

  • Poemak martxoaren 25etik apirilaren 15era bitartean (22:00etan) bidali ahal izango dira.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., postaren bidez, gaian "Amaren Eguneko poesia" adieraziz eta bi artxibo erantsiz:
    1. Poema, PDF edo word formatuan. Artxibo honek poemaren izenburuaren izena izango du. Adibidea: izenburuapoema.pdf
    2. PDF fitxategia, egilearen datu pertsonalekin, telefonoarekin, harremanetarako postarekin eta helbidearekin. Fitxategi honek poemaren izenburuaren izena izango du, eta, ondoren, "datuak". Adibidea: izenburuapoema-datuak.pdf

Sariak

  • Modalitate bakoitzeko sari bat emango da (gaztelerazko poema onenarentzako sari bat eta euskarazko poema onenarentzako sari bat).
    • Bi poema irabazleak txartel batean banatuko dira amaren egunean, "Poetak Maiatzean" lanarekin kolaboratzen duten loradendetako lore sortekin.
    • Gainera, lore-zentro bat emango zaie.
  • Irabazleak Facebook, Instagram eta Twitter orrialdeetan jakinaraziko dira. Harremanetarako pertsonari mezu elektroniko bat bidaliko zaio.
  • Sari banaketa maiatzaren 1ean egingo da, adierazten den loradendan.

Hautaketa eta Erakusketa

  • Jasotako poema oro lehiaketan sartuko da, baldin eta proposatutako oinarriak betetzen baditu.
  • Jaialdiko antolatzaileek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak.
  • Saritutako poemak Facebook, Instagram Youtube, Twitter eta Internet bidez erakutsiko dira.
  • Saritutako poemak txartel batean banatuko dira amaren egunean, "Poetak Maiatzean" lanarekin kolaboratzen duten loradendetako lore sortekin.
  • Parte hartzen duten egileek lehiaketaren testuinguruan beren lanak erakustetik eratorritako legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizun orotatik askatzen dute lehiaketa.