window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'UA-43858084-10');

Mendeurrenaren Olerkia

Mendeurrenaren Olerkia2021-04-26T11:28:46+02:00

Mendeurrenaren Olerki Lehiaketa

Deportivo Alavesen partaidetzarekin eta honen Mendeurrena ospatzeko ideiaz, “OLERKI LEHIAKETA” konbokatu da 2021eko Poetak Maiatzean jaialdiaren barruan.

Zure Mendeurrenaren Olerkiaren bidez, barruan daramazun sentimendu urdin-txuria adierazi eta Gloriosorekiko eta haren 100 urteko historiarekiko pasioa lau haizetara oihukatu.

Informazio gehiago: http://centenario.alaves.com/poema-lehiaketa

Hizkuntzak: Euskara eta Gaztelania.

Sariak:

  • HAURREN KATEGORIA: 12 urtera arte, HAURRENTZAKO MERCHANDISING PACKa
  • GAZTEEN KATEGORIA: 12 eta 18 urte bitartekoak, GAZTEENTZAKO MERCHANDISING PACKa
  • HELDUEN KATEGORIA: 18 urte baino gehiagokoak, HELDUENTZAKO MERCHANDISING PACKa

Baldintzak

Mendeurrenaren Olerki Lehiaketan” parte hartu nahi duten pertsona guztiek oinarri arautzaileak argitaratu diren egunetik maiatzaren 16ko 23:59ak arte eman dezakete izena. Inskripzioa posta elektroniko bidez egin behar da.

Beranduago jasotako olerkiek ez dute lehiaketan parte hartuko.

Era berean, Gloriosorekiko duzun grina lau haizetara aldarrikatu nahi baduzu, zure Mendeurrenaren Olerkia sare sozialen bidez zabal dezakezu (Facebook eta Instagram), publikoaren lehiaketan parte hartuz.

Lehiaketa

EPAIMAHAIA: Poetak Maiatzean eta Deportivo Alavés erakundeetako kideek osatuko dute epaimahaia.

“Mendeurrenaren Olerki Lehiaketan” oinarri arautzaileak eta Datuen Babeserako Lege Organikoa onartutzat emango dira.

Inskripzioak

Lehiaketan izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da poema@alaves.com, helbidera hurrengo gaia adieraziz:

“Mendeurrenaren Olerkia” parte-hartzailearen izena eta kategoria (haurra, gaztea edo heldua).

Bertan, parte-hartzailearen datu pertsonalak adierazi beharko dira:

  • Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaioteguna, posta-helbidea, posta elektronikoa eta harremanetarako telefono mugikorra.
  • SAdingabea izan ezkero, legezko tutorearen datuak adierazi beharko dira ere (izen-abizenak, NAN zenbakia, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefono mugikorra).

Bideo-olerkiak

  • Lehiaketan izena emanda egotea, olerkia eta datu pertsonal guztiak aldez aurretik helbide honetara bidaliz: poema@alaves.com.
  • Zure burua olerkia errezitatzen grabatzea, formatu horizontalean eta gehienez 3 minutuko iraupenarekin.
  • Bideoa zure Facebook edo Instagram kontura igotzea, hurrengo etiketa hauek jarrita: @poetasenmayo @deportivoalaves #poemadelcentenario.
  • Poetak Maiatzean jaialdiko eta Deportivo Alavesen sare sozialetan agertu nahi baduzu, zure bideoa poema@alaves.com helbidera bidali dezakezu WeTransfer bidez.

Sariak

  • HAURREN KATEGORIA: 12 urtera arte,
    HAURRENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA minikita eta eskolako materiala)
  • GAZTEEN KATEGORIA: 12 eta 18 urte bitartekoak,
    GAZTEENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA kamiseta eta eskolako materiala)
  • HELDUEN KATEGORIA: 18 urte baino gehiagokoak,
    HELDUENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA kamiseta sinatua, Mendeurrenaren liburua eta Mendeurrenaren karta-sorta)

Bideo-olerkien sariak

  • 1. saria: DA neurketetako kamiseta ofiziala.
  • 2. saria: DA entrenamendu kamiseta.

Errezitaldi hautaketa

  • Kategoria bakoitzeko hiru olerki finalista aukeratuko dira, eta horiek errezitatzeko aukera emango da maiatzaren 20an, osteguna, 18:00etan. Errezitaldia Poetak Maiatzean jaialdiaren egutegiaren barruan burutuko da BASKONIA ALAVES EXPERIENCE STORE dendan (General Alava Kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
  • Errezitaldi honetan hiru olerki irabazleak izendatu eta ariak banatuko dira.

Bideo-olerkien hautaketa

  • Like gehien lortzen dituzten bi bideoek irabaziko dute publikoaren lehiaketa.
  • Like kontaketa egiteko azken eguna maiatzaren 18a izango da (23:59etan).

Erakusketa

Bidalitako bideoak Poetak Maiatzean jaialdiko edo Deportivo Alavesen Instagram eta Facebook kontuetan, edota hauen webguneetan, argitaratu daitezke.

Erakundeak lehiaketaren testuinguruan soilik erabiliko ditu irudi hauek, merkataritza-erabilerarik edo bestelako erabilerarik eman gabe.
Nahiz eta Erakundeak parte-hartzaileen bideoak bere sare sozialetan argitaratu ditzakeen, honek ez du eduki hauen gainean inongo legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizunik izango.

Publiko guztientzat egokitzat jotzen ez diren bideoak edo sentsibilitate desberdinak mindu ditzaketen edukiak dituzten bideoak baztertzeko eskubidea gordetzen du Erakundeak.

Adierazitako oinarri arautzaileak jarraitu ezkero, jasotako bideo guztiek hartuko dute parte lehiaketan.

Go to Top