Bertsoaren Izkina gazteentzako lehiaketa

Bertsoaren Izkina gazteentzako lehiaketa2020-05-07T14:57:22+00:00

“Bertsoaren izkina” lehiaketarako deia egiten da.

Ziur biziki atsegin duzula orduak eta orduak ematea mugikorrarekin, baina atsegin duzu musika, idaztea eta liburuak irakurtzea ere. Lehiaketa hau zeuretzat da. 8 eta 22 urte bitartean badituzu, poesia asko gustatzen bazaizu eta zure mugikorraren edo gurasoenaren (laguntza inoiz ez dator gaizki…) aurrean jartzeko gogoa badaukazu.

Prestatu poesia bat, pentsatu nola errezita dezakezun era sortzailean, aukeratu etxeko toki bat, grabatu zeure burua eta partekatu munduarekin. Partekatzeak saria dakar eta izugarri gustatuko zaizula uste dugu.

“Bertsoaren izkina” lehiaketako haurren bideopoema onenaren saria
(8-14 urte): 75 euro.
“Bertsoaren izkina” lehiaketako gazteen bideopoema onenaren saria
(14-22 urte): 100 euro.

Baldintzak:

Aurkeztutako bideoek gehienez ere 2 minutuko iraupena izan behar dute.
Bideo bakarra bidal daiteke pertsonako edo pertsona taldeko.
Bideoak aurkezteko epea maiatzaren 8tik 25era izango da.
Gasteizko eta Arabako edozein tokitan bizi direnek har dezakete parte.

Lehiaketa

Lehiaketa Instagram bidezko herri bozketaren bitartez egingo da. Hau izango da prozedura: parte hartzailearen profileko sarreran dagoen “atsegin dut” kopurua batuko da. Poesia eta bideoaren sormena, biak balioetsiko dira (esperimentatzeak saria dakar).

Bideorik onenak @poetasenmayo profilera eta gure webgunera igoko dira.

Inskripzioa

Bideoak Instagram-en partekatu beharko dira @poetasenmayo etiketapean, eta traol hitz hauekin: #bertsoarenizkina. #poetakmaiatzean2020..
Horrez gain, Wetransfer bidez hola@poetasenmayo.com helbidera bidali behar dira, eta honako hauek adierazi: izenburua; harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa; eta, gaian, BERTSOAREN IZKINA.

Sariak

El concurso otorgará dos premios para los dos vídeos más votados. Las votaciones se cerrarán el 25 de mayo a las 22.00 h y los ganadores se darán a conocer el 28 de Mayo (se publicará en la página de Facebook e Instagram y se enviará un correo electrónico a la persona de contacto).

Lehiaketan bi sari emango dira, bi bideo bozkatuenentzat. Bozkatzeko epea maiatzaren 25eko 22:00etan bukatuko da, eta irabazleen izenak maiatzaren 28an emango dira jakitera (Facebook-en eta Instagram-en argitaratuko dira eta posta elektronikoa bidaliko zaio harremanetarako pertsonari).

Hautaketa

Jasotzen diren bideo guztiak onartuko dira lehiaketarako, baldin eta proposatutako oinarriak betetzen badituzte. Antolakuntzak eskubidea izango du ez onartzeko jende ororentzat egokitzat jotzen ez dituen bideoak edo norbaitentzat iraingarri izan daitezkeen edukiak dituztenak.

Emanaldiak

Bidalitako bideopoemak ikusgai jarriko dira Instagram-en, Facebook-en eta Interneten. Antolakuntzak lehiaketaren testuinguruan bakarrik erabiliko ditu irudiak, ez ditu erabiliko ez merkataritzarako ez beste ezertarako.

Parte hartzen duten egileek erabat salbuesten dute lehiaketa beren lanak lehiaketaren testuinguruan erakusteak ekar lezakeen legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizun orotatik.

Adingabeen kasuan, bideopoemarekin batera baimen agiria bidali beharko da, aitak, amak edo tutoreak sinatua, lehiaketaren testuinguruan bideopoema erabiltzeko baimena emateko.

Baimen Agiria