“Errezitaldia leihoan” lehiaketa

“Errezitaldia leihoan” lehiaketa2020-05-07T09:15:08+00:00

Poeta zara, oso gustuko duzu bertsoak idaztea eta, gainera, egun hauetan auzokideak poztu nahi dituzu zure leihotik edo balkoitik?

¿Y si además de tus vecinos/as, te escucha el mundo entero? Eta, auzokideek ez ezik, mundu osoak entzuten baditu? Egunotan, inoiz baino gehiago ari gara ikusten musikak, zinemak, poesiak, sorkuntzak eta, azken finean, kulturak lortzen dutela beste era batekoa izatea bizi dugun egoera, eta egun hobea izaten laguntzen dutela. Artistek beren leiho eta balkoietan egiten dutena ikustea motibazioa da egunotan.

“Errezitaldia leihoetan” izeneko lehiaketarako deia egiten da.

Horregatik, animatzen zaitugu zeure harri koskorra ekartzera eta zeure burua ezagutzera ematera. Zeure burua graba dezakezu edo, bestela, esan auzokideari graba zaitzala, hala eginez gero honako sari zoragarri hauek irabazteko aukera izango baituzu.

Leihoko errezitaldi onenaren lehenengo saria: 200 euro.
Leihoko errezitaldi onenaren bigarren saria: 100 euro.
Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Baldintzak

Aurkeztutako bideoek gehienez ere 3 minutuko iraupena izan behar dute.
Bideo bakarra bidal daiteke pertsonako edo pertsona taldeko.
Bideoak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 25era izango da.
Gasteizko eta Arabako edozein tokitan bizi direnek har dezakete parte.

Lehiaketa

Jasotako bideoak igo ahal izango dira Facebook, Instagram eta Interneten prestatutako orrialdeetara. Jaialdiaren antolatzaileek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein izango diren bideorik onenak.

Inskripzioa

 

Bideoak bidali egin daitezke, edo Instagramen partekatu.

Bidaltzekotan, Wetransfer bidezhola@poetasenmayo.com helbidera bidali behar dira, eta honako hauek adierazi: izenburua; harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa; eta, gaian, “Errezitaldia leihoan”.

Instagram, @poetasenmayo etiketapean eta #errezitaldialeihoetan #poetakmaiatzean2020 traol hitzak erabiliz.

Sariak

Lehiaketan bi sari emango dira, epaimahaiak hautatzen dituen bi bideorentzat. Bozkatzeko epea maiatzaren 25eko 22:00etan bukatuko da, eta irabazleen izenak maiatzaren 30ean emango dira jakitera (Facebook-en eta Instagram-en argitaratuko dira eta posta elektronikoa bidaliko zaio harremanetarako pertsonari).
Bideorik onenak 200 euroko balioa duen saria jasoko du.
Bideorik onenetan bigarrenak 100 euroko balioa duen saria jasoko du.

Hautaketa

Jasotzen diren bideo guztiak onartuko dira lehiaketarako, baldin eta proposatutako oinarriak betetzen badituzte. Antolakuntzak eskubidea izango du ez onartzeko jende ororentzat egokitzat jotzen ez dituen bideoak edo norbaitentzat iraingarri izan daitezkeen edukiak dituztenak.

Emanaldiak

Bidalitako bideoak ikusgai jarriko dira Instagram-en, Facebook-en eta Interneten. Antolakuntzak lehiaketaren testuinguruan bakarrik erabiliko ditu irudiak, ez ditu erabiliko ez merkataritzarako ez beste ezertarako.

Parte hartzen duten egileek erabat salbuesten dute lehiaketa beren lanak lehiaketaren testuinguruan erakusteak ekar lezakeen legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizun orotatik.
Bideoa bidaltzearekin baimena ematen dute adingabeen irudiak erabiltzeko lehiaketaren testuinguruan.