“Poesia airean” lehiaketa

“Poesia airean” lehiaketa2020-05-07T14:19:24+00:00

Poesiaz eta sormenez bete nahi ditugu leihoak eta balkoiak. Lagunduko diguzu?

Badakigu konfinamendu egun hauek proba bat izan direla denontzat, baina sormenerako ere bai.
Badakigu irakurketak eta poesiak eramangarriago egin digutela konfinamendua.

Erronka bat proposatuko dizugu.

Askatu irudimena eta idatzi poesia bat oihal, zur edo nahi duzun beste edozein materialen zati batean. Jarri modu sortzailean zure leihoan edo balkoian. Eta orain, bai: atera argazkia, edo eskatu auzokideari argazkia ateratzeko, hark ikuspegi hobea badauka. Hurrengo urratsa oso erraza da: partekatu gainerako auzokideekin eta mundu osoarekin.

Gainera, erronkak saria dauka!

Leihoko edo balkoiko aireko olerkirik onenaren eta sormenezkoenaren lehenengo saria: 100 euro.
Leihoko edo balkoiko aireko olerkirik onenaren eta sormenezkoenaren bigarren saria: 75 euro.

Baldintzak:

Argazki bakarra bidal edo parteka daiteke pertsonako edo pertsona taldeko.
Argazkiak maiatzaren 8tik 25era bitartean partekatu ahal izango dira.
Gasteizko eta Arabako edozein tokitan bizi direnek har dezakete parte.

Lehiaketa

Jasotako argazkiak partekatu egingo dira eta igo ahal izango dira Facebook, Instagram eta Interneten prestatutako orrialdeetara. Sare sozialetako herri bozketaren bidez erabakiko da zein diren argazkirik onenak. Haien artean hautaketa egingo da eta jaialdiaren antolatzaileek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein diren irabazleak.

Inskripzioa

Argazkiak batez ere Instagram-en edo Facebook-en partekatuko dira, @poetasenmayo etiketapean eta traol hitz hauekin: #poesiaairean #poetakmaiatzean2020..

Wetransfer bidez bidali beharko dira hola@poetasenmayo.com helbidera, eta honako hauek adierazi: izenburua; harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa; eta, gaian, “Poesia airean”.
Norbait sare sozialetan ez badago, mezu elektronikoan jakinaraz diezaguke eta geuk igoko dugu bere argazkia sareetara.

Sariak

Lehiaketan bi sari emango dira epaimahaiak hautatutako bi argazkirentzat. Bozkatzeko epea maiatzaren 25eko 22:00etan bukatuko da, eta irabazleen izenak maiatzaren 28an emango dira jakitera (Facebook-en eta Instagram-en argitaratuko dira eta posta elektronikoa bidaliko zaio harremanetarako pertsonari).

Argazkirik onenaren lehenengo saria: 100 euro.

Argazkirik onenaren bigarren saria: 75 euro.

Hautaketa

Argazkiak lehiaketarako onartuko dira, baldin eta proposatutako oinarriak betetzen badituzte. Antolakuntzak eskubidea izango du ez onartzeko jende ororentzat egokitzat jotzen ez dituen bideoak edo norbaitentzat iraingarri izan daitezkeen edukiak dituztenak.

Emanaldiak

Bidalitako argazkiak ikusgai jarriko dira Instagram-en, Facebook-en eta Interneten. Antolakuntzak lehiaketaren testuinguruan bakarrik erabiliko ditu irudiak, ez ditu erabiliko ez merkataritzarako ez beste ezertarako.

Parte hartzaileek erabat salbuesten dute lehiaketa beren lanak lehiaketaren testuinguruan erakusteak ekar lezakeen legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizun orotatik.

Ezin izango da agertu adingabeen irudirik.