Project Description

Poetak Maiatzean” Nazioarteko poesia jaialdiaren VII. edizioaren inaugurazioa

18:00

Ibiltaria eskultura

Jaialdiaren zuzendari Elisa Ruedaren hitzak.
Antzerki-animazioa: Nivel 7 antzerki taldearen eskutik.

“Ágora poética” soinu-instalazioaren inaugurazioa. Miguel Fernández

19:00

Montehermoso jauregia. Ur biltegia. Maiatzaren 31 arte.

Soinu-instalazio ibiltaria kartoizko 26 kutxak osatzen dute. Kutxa horiek lau angeluko prismak dira eta Arkupe (Pórtico) deritze.

Egitura horietan pertsona bat edo bi sar daitezke eta beren barruan jarduera dagoela atzeman dezaketen gailu elektronikoak dauzkate. Jarduera atzematean, kartoizko egitura dardarka hasten da eta poeten ahotsak erreproduzitzen ditu, zeinek, elkarrizketa intimo bat bailitzan, beren poesiak kontatuko dizkieten kutxaren barruan daudenei.

Portugalen, Galizian, Asturiasen eta Euskal Herrian bizi diren poetei eskainitako 26 aterpe dira: Bernardo Atxaga, Jesús Camarero, Arantza Guinea, Ángela Mallén Adolfo Marchena, Gerardo Markuleta, Elisa Rueda, Ángela Serna, Edu Zelaieta, Mary Zurbano…