window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'UA-43858084-10');

Asteartea 25

Asteartea 252021-07-27T11:53:21+02:00

Project Description

Ensamble Liber-Arte.

13:00

Eusko Legebiltzarra. Becerro Bengoa kalea.

Maiatzean, IX. Nazioarteko Poesia Jaialdia izango da Gasteizen eta Araban, “Poetak Maiatzean” izenaz ezagutzen duguna.

Aurten, Eusko Legebiltzarra, berriro ere, Gasteizko Udaleko programaren espazioen barruan sartuta dago, eta, beraz, datorren maiatzaren 25ean, 13:00etatik aurrera, Legebiltzarraren egoitzaren sarrera bertsoz jantziko da.

Ekitaldian Ensamble Liber-Arte taldearen emanaldia izango dugu. Talde hau El Salvadorko Umeen eta Nerabeen Garapen Integralerako Institutuko gazteekin egindako TNT proiektuetako bat da, neskatoen gizarteratzean oinarritua. Ensamble Liber-Arte 2017an sortu zen, adingabeen zentro batean zigorra bete, eta askatasuna berreskuratzean, beren gainditze-esperientzia musika bidez partekatu nahi duten gazteen ekimen propio gisa. Europan zehar egiten ari den bira honen helburua da musikak bizi-proiektu duinak eraikitzeko duen eragin eraldatzailea ezagutaraztea, batez ere, zigor-legearekin gatazka izan duten El Salvadorreko gazteen kasua.

Horrekin guztiarekin, El Salvadorreko musika taldearen ekitaldia da, maiatzean emakume ahotsek egingo duten poeten testuinguruan. Ekitaldian kantaldi poetiko txiki bat ere izango da. Bertan, “Maiatzeko poetak” eta Legebiltzarreko kideak izango dira.

For privacy reasons YouTube needs your permission to be loaded. For more details, please see our Política de privacidad.
I Accept

“Nola lortu ahots erakargarria” tailerra, Inma Arroyo

Bi emanaldi: 17:30 eta 19:30

Tailerra zuzenean streaming bidez.

Arnasketa, euskarria, erresonadoreak, artikulazioa eta ahotsaren proiekzioa.

Edukiera mugatua. Gonbidapenak erreserbatu gure webgunean: www.poetasenmayo.com/eventos/eu/.

Eledun emakumeak / Mujeres de palabra.

18:00

Sorginenea. Santa María kalea, 11.

Emakume feministek idatzitako poemak bata bestearen atzetik irakurriko dira.

Sarrera librea edukiera bete arte.

Nazioarteko Poetak: Noni Benegas (Argentina) Rosabetty Muñoz (Chiloé uhartedia – Txile) María Auxiliadora Álvarez (Venezuela).

19:00

Goiuri Jauregia. Aihotz enparantza, zk. g. Online emango da streaming bidez.

Online mahai-ingurua, Goiuri Jauregian zuzenean emango dena. Mahaiingurua Elisa Ruedak, jaialdiko zuzendariak, moderatuko du.

Edukiera mugatua. Gonbidapenak erreserbatu gure webgunean: www.poetasenmayo.com/eventos/eu/

Go to Top