Kontzertu korala. Gurasoak San Viator Abesbatza

Gurasoak-San Viator Abesbatza 1996an sortu zuen Vitoria-Gasteizko San Viator ikastetxeko guraso talde batek. Ordutik, eta beti Jesus Merino irakaslearen zuzendaritzapean, 300 aldiz baino gehiagotan eskaini du bere lana jendaurrean.
Ongintzazko errezitaldiak eta galak, kongresuen irekiera eta itxierak, kultura zabaltzeko programak, topaketak eta abesbatzen zikloak, Gabonetako kontzertuak... historia zabal eta aberatsa osatzen dute.
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | Maiatzak 28, Larunbata 18:45 |
Edukiera | Edukiera bete arte |
Prezioa | Doan |
Kokapena | Salesarren komentua (Monasterio de la Visitación de Santa María) |