Javier Ruibal

Javier Ruibal (El Puerto de Santa María, Cadiz, 1955) flamenko, sefardí-magregbí, jazz eta rock estiloak uztartzen dituen abeslari eta moldatzaile espainiarra da, eta Atún y chocolate (2004), Lejos del mar (Imanol Uribe) eta Arena en los bolsillos (César Martínez Herrada) filmetan parte hartu du konpositore gisa.
Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat sari jaso ditu, hala nola Andaluziako Urrezko Domina (2007), Egungo Musiken Sari Nazionala (2017), Kulturako Sari Nazionala eta jatorrizko abesti onenaren Goya Saria (2020).
Flamenkoarekin mugan, beti utzi zion bere burua biltzen eta liluratzen, baina beti argi utzi nahi izan zuen ez zela flamenkoa. Ez zaletasun faltagatik, baizik eta erabateko errespetuagatik. Hala ere, flamenko musika berriaren zati handi batek artista honen eragin zuzena du, hizkuntza musikal eta poetikoaren benetako berritzaile gisa agertzen baita.
Bere testuek lotura argia dute poeta espainiarrekin, batez ere 27ko belaunaldikoekin (Rafael Alberti eta Federico García Lorca) eta berriagoekin. Erik Satie bezalako konpositore klasikoen lanei ere letra jarri die.
Zinerako, Canal Surren Ratones coloraos telebista-saiorako, Sara Barasen Carmen eta Medusa la guardiana dantza flamenkoko ikuskizunetarako eta Cadizeko Diputazioaren ikus-entzunezko ekoizpen ezberdinetarako konposatu du. Martirio, Ana Belen, Javier Krahe, Monica Molina eta Pasión Vega abeslarientzat ere egin du.
Besteak beste, Pablo Milanés, Joaquín Sabina, Celtas Cortos, Carlos Cano, Manuel Carrasco, Carmen París eta La Cabra Mecánica taldeekin abestu du.
- Sarrerak online salgai: https://conciertoscatedral2022.carrd.co
- Sarreren salmenta fisikoa: bisitarientzako Harrera Zentroa, Buruileria plazan
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | Maiatzak 21, Larunbata 20:00 |
Edukiera | 200 |
Prezioa | 15,00€ |
Kokapena | Santa Maria Katedralaren elizpea |