Jenderik gabeko denbora. Elisa Rueda eta Honorino García

Jenderik gabeko denbora. Elisa Rueda eta Honorino García

"Jenderik gabeko denbora" da Elisa Ruedaren poema, errezitaldi honi izena ematen diona. Soinuztatze hori keinuaren bidezko soinu-manipulaziotik abiatuta pentsatu zen.

Eskuekin egindako keinuak ezagutzeko trebatutako sare neuronal batetik abiatuta, Elisak bere hitzak denboran zehar higatu eta luzatzen ditu, espazioan zehar mugitzen ditu eta bere eskuekin soinu-parametro desberdinetan jarduten du.

Honorino Garcíak poema errezitatu bakoitzerako partitura bat osatu du. Berak egindako instrumentuekin lagunduko dio hitzari.

Testua eta errezitaldia: Elisa Rueda

Soinu-diseinua eta konposizioa: Honorino García

Lankidetza berezia: Miguel Ángel Fernández

Honorino García konposizioan lizentziaduna da, baliabide elektroakustikoekin konposizioan eta musikari aplikatutako teknologian aditua. Sistemen Ingeniaria. Musikara aplikatutako teknologia, programazioa eta sormenezko elektronika irakasten ditu artean. Ikerlari gisa adimen artifizialarekin eta arte hezkuntza-esparruetara eramandako sare neuronalekin lotutako proiektuetan egiten du lan. Musikoterapiaren arloan ere sistema egokituak garatzen ditu.

Musika esperimentaleko “EME infinito” taldeko kidea da, eta, konposatzeaz gain, musika-tresna berriak eta soinuarekin elkarreragiteko modu berriak garatzen eta ikertzen ditu. Soinu-instalazioekin, arte plastikoekin eta artearekin eta teknologiarekin konbinatzen duen guztiarekin lotutako hamaika proiektu lagundu eta egin ditu.

Elisa Ruedak irakasletza ikasi zuen eta irakaskuntzan lan egiten du. Emakume aktiboa: irakaslea, olerkaria, idazlea, antzezlea eta, jakina, zuzendaria eta alma materra Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdian. Izan ere, maiatzero poesiaz betetzen ditu Vitoria-Gasteizko kaleak eta Arabako herriak.

Poeta gisa, errezitaldi ugari eskaintzen ditu eta Poesiari buruzko Topaketa Nazional eta Internazional ugaritan parte hartzen du. Idazle gisa, bere lanak nabarmendu ditzakegu: Escalada libre, Cumpleaños en Salburua bertso-ipuina eta Escaleras hacia el Sur poema-liburua, zeinaren bidez 2013ko Ernestina de Champourcín poesia-saria jaso baitzuen. 2016an ex aequo irabazi zuen Valparaiso Fundazioaren Paul Beckett poesia-saria. Zenbat Denbora da bere azken argitalpena.

Bere azken argitalpenetako batean euskara eta gaztelania uztartzen ditu haurrentzako album ilustratu zoragarrian: "Nire zapatila jostariak / Mis zapatillas de cordones remolones“.

Ekitaldiaren datuak

Data eta ordua 2023.05.7, Igandea 19:00
Prezioa Doan
Kokapena Santa Maria Katedralaren (Elizpea)
Back to top button