Bertsoak Versus

Bertsoak Versus

Poesia, bertsolaritza eta ilustrazioa gazteek egindako ekitaldi fresko batean elkartzen dira.

4 poeta, 3 bertsolari eta ideia poetikoak irudikatuko dituen ilustratzaile bat bilduko dira.

Zuzeneko irudia tableta digital baten gainean. Poemak eta bertsoak tartekatuko dira. Mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteentzat.

GEU Elkartearekin elkarlanean antolatua

22 uxue diaz

Uxue Diaz de Cerio

Beti zereginen bat bilatzen duena, anabasan ordena topatzen babilena.

22 Aitor Tatiegi

Aitor Tatiegi Loidi

Oñatiar Gasteiztartua naiz, inpuntualitatea lasaitasunez hartzen duena.

22 bittor altube

Bittor Altube Sarrionandia

Gasteizera iritsi zen eta joateko pena duen abadiñarra.

22 Aroa Arrizubieta

Aroa Arrizubieta

Gasteiztarra naiz, oso Gasteiztarra; ezetz esaten ikasten dabilen horietakoa.

22 garazi arana

Garazi Arana

Haur bat zenetik argi zuen maistra izan nahi zuela eta horregatik erabaki zuen magisteritza ikastea eta irakaskuntzan aritzea. Beti gustatu izan zaio irakurtzea, idaztea eta olerki, istorio eta ipuinekin gozatzea. 2021eko azaroan argitaratu zuen bere lehendabiziko liburua: “Dos caracolas”. Bertan, bere bizitzako esperientziak eta bizipenak modu gordinean baina aldi berean samurrean kontatzen ditu. Haur arima duten heldu guztiak maite ditu, baita txoriak ere.

22 iosune

Iosune de Goñi

Idazlea, argazkilaria eta itzultzailea. Egun itzultzaile bezala lan egiten du Alianza argitaletxean, Ikasleen Prestakuntzarako Masterra burutzen duen bitartean.  Euskaraz zein gaztelaniaz idazten du eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.

22 maddi agirre

Maddi Aguirre Epelde

Gasteiztarra naiz, batxilergoko ikaslea, eta hitzaren bidez sortzea maite dudan arren, zientzietakoa naiz.

22 maialen berasategi

Maialen Berasategi

Zuzentzailea eta itzultzailea da ofizioz, eta zenbait saiakera eta literatur lan itzuli ditu. Prentsan eta irratian kolaboratu du iritzi zutabegile gisa, eta 2022tik koeditore dabil Munduko Poesia Kaierak bilduman. Poema liburu bat argitaratu du, "Eskuan beti zerbait", Donostia Kultura-Balea Zuria lehiaketaren eskutik.

22 ania saenz

Ania Saenz de Buruaga

Ilustratzailea. Feminismo eta Gizarte eraldaketa helburua duten proiektuetan aurkitu dezakegu bere lana, eta horretaz aparte, bere sentimenduekin lotutako ilustrazio libreagoak ere egiten ditu. 

Ekitaldiaren datuak

Data eta ordua 2023.05.22, Astelehena 18:30
Prezioa Doan
Kokapena Vital Fundazioa Kulturunea (1. solairua Dendaraba)
Back to top button