Izan… ez izan… hori bai gakoa! - Udal Banda eta Andoni Salamero

Andoni Salamero poeta euskaldunak eta Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak, Luis Orduñaren zuzendaritzapean, musika eta poesia nahasten dituen ikuskizuna eskaintzen digute, inertziak gainditu eta gure bizitzan aldaketak bilatzeko istorioa kontatzeko.
Sinopsia:
Unax-ek merkataritza-aholkulari gisa lan egiten du enpresa batean. Hainbat pertsonak bezala, gogoko ez duen lan batean dihardu. Bere eginkizunak ohiko errutinan egiten ditu, ezusteko batek bere bizia hankaz gora jartzen duen arte. Hor ezagutuko du bere benetako zaletasuna: poesia.
Udal Musika Banda
Luis Orduñaren zuzendaritzapean, Udal Musika Bandak gasteiztar guztiei hurbiltzen die musika, urte osoan zehar hirian barreneko hainbat lekutan, gertutasuna eta profesionaltasuna ardatz.
Andoni Salamero
Euskal filologian lizentziaduna. Hitzaldiak emateaz gain, Bioberatasun tailerrak ematen ditu irakasle gisa arituz. Era berean, agur-omenaldiak antotzeaz gain, olerkari eta esatari lanetan dihardu. Egun, Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxean lanean ari da euskara eta literatura ematen. Euskarako talde desberdinen sustatzaile izan da. Hiru liburu plazaratu ditu:
‘Zu.Ni.Bi.Bidean...’, ‘Bide ertzeko printzak’ eta ‘Japonia: poesiaren sumendi ezkutua’.
Bere poemak ere Senpereko Hatsa Elkarteak argitaratu ditu, eta elkarte honen bidez, Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxeko ikasleekin 6 poesía-liburu plazaratu. Hainbat kultur-eragilerekin lan egin izan du: Oskorri, Joxan Artze, Pantxoa eta Peio, Pello Ramírez, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Laja eta Mikel, David Azurza, Aitor Biain, Kukai, Juan Mari Beltrán, Urbil Artola, Garazi Etxaburu, beste askoren artean.
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | Ostirala, 26-Maiatza-2023 19:00 |
Prezioa | Doan |
Kokapena | Ur Lorategi Sekretua |