Usoen eguna 'Bakeari eskainitako poema'
Jarduera poetikoa ikasleekin (Lehen eta Bigarren Hezkuntza)
Ikastetxeei Espainia plazara joateko gonbita egiten zaie, folio batean bakeari eskainitako poema batekin. Folio hori tolestuta ekarriko dute, uso bat osatuz (papiroflexia sinplea edo konplikatuagoa). Ikastetxe bakoitzak leku bat izango du plazan, eta aldez aurretik jakinaraziko da. Halaber, parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak ikasle ordezkari bat izango du, eta hark poema bat irakurriko du (berea edo gelako beste ikaskide batena).
Ikastetxe bakoitzeko ordezkariek balkoitik irakurriko dituzte poemak. Gero, Sebastian Iradierren «La Paloma» doinua entzungo dugu (11:00etan entzungo da Vitoria-Gasteizko Udaletxeko karrilioitik).
«La Paloma» entzun ondoren seinale bat emango da ikastetxe guztietako parte-hartzaile guztiek beren uso-olerkia airera bota dezaten, truke bat egin eta beste poema-uso bat jaso dezaten.
Izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz edo 646 620 924 telefonora deituz.
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | Ostirala, 10-Maiatza-2024 10:00 |
Prezioa | Doan |
Kokapena | Espainia plaza |