Bertsoak Versus

Poesia, bertsolaritza eta dantzak gazteek egindako ekitaldi fresko batean elkartzen dira.
2 poeta, 3 bertsolari eta dantza taldea.
Poemak eta bertsoak tartekatuko dira. Mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteentzat.
GEU Elkartearekin elkarlanean antolatua eta Iñaki Jauregialtzo
![]() | Marta Ugarte AbasoloArtean jaiotako hizkuntzalaria. Urteak daramatza gai jartzaile gisa. |
![]() | Izar Mendiguren CosgayaKomunikazioan aditua den Laudioarra. Txiki txikitatik egiten du bertsotan. |
![]() | Martin Abarrategi SarrionandiaKirol munduari lotutako aramaioarra. Umetan hasi zen bertso eskolan eta anaiak ere bertsotan aritzen dira, etxetik ere badatorkio beraz.
|
![]() | Unai Anda DelikaAmetzagako fisikaria. Gaztetan hasi zen bertsotan inistitutuan eta ordutik hona bere ibilbidea egin du. |
![]() | Oihane Zuberoa GarmendiaFilosofia gradua ikasi zuen Donostian eta arte, literatura eta pentsamendu konparatuko masterra Bartzelonan. 2020an Iruña Hiria Saria irabazi zuen eta horri esker argitaratu zuen bere lehen olerki liburua: Bidaia (h)ariketak. 2023an argitaratu zuen bere bigarren poesia liburua: Bi aldiz iraun (Balea Zuria). Hainbat komunikabidetan aritzen da kolaboratzaile gisa eta literaturari eta filosofiari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman izan ditu. Egun filosofia irakasle gisa jarduten da bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko batean. |
![]() | Libe Goitia Artetxe2001eko Maitzaren 1a. Urruzuonatarrak gehituz 2019ko irabazleetako bat eta Fas(t) Fatum (Susa, 2023) poema liburuaren egilea. Horretaz gain, loreen eta kasualitateen maitalea ere bada. |
![]() | Arteria Espacio CreativoLore Iturralde Mintegui eta Izaro Fernández Idoyaga, Arteria Arte Eszenikoen Eskolako ikasleen emanaldia. Arte eszeniko musikaletan espezializatutako akademia, dantza, antzerkia eta kantua ematen dituena. |
Ekitaldiaren datuak
| Data eta ordua | 2024.05.20, Astelehena 18:30 |
| Prezioa | Doan |
| Kokapena | Vital Fundazioa Kulturunea (1. solairua Dendaraba) |






