Bertsoak Versus

Poesia eta bertsolaritza gazteek egindako ekitaldi fresko batean elkartzen dira.
Poemak eta bertsoak tartekatuko dira. Mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteentzat.
GEU Elkartea eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatua
![]() | Behe BandaEz, ez gara musika talde bat. Sei idazlek osatutako kolektibo bat da Behe Banda: |
![]() | Paula Amilburu IzargaraiAramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. |
![]() | Manex Agirre ArriolabengoaAramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan talde irabazleko kide izan da. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. |
![]() | Etxaun Otaño ZunkunegiAltzan jaiotakoa. Gaztetatik bertsozalea. Gasteiza bizitzera etorri eta gai jartzaile taldean sartu zen. 2018ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan aritu da lehen aldiz. Arabako Bertsolari Txapelketan ariko da gai emaile. |
![]() | Manu Lopez GaseniBilbon jaiotakoa. Euskal Filologian lizentziatua eta Psikodidaktikan doktore, EHUko irakaslea da gaur egun, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. Alde askotatik egon da literaturari lotua: literatura irakaslea, itzultzailea, idazlea, ikerlaria, argitaletxe-aholkularia… Haur eta Gazte literatura landu du gehienbat, zenbait sor-lan, itzulpen eta saiakeraren bitartez. Sari batzuk ere irabazitakoa da horren ondorioz: Lizardi saria (Urrutiko intxaurrak), Bapore saria (Gogoa lege), Becerro de Bengoa saria (Literaturak umeei begiratu zienean). Haur eta Gazte literatura bazterreko generoa izanda, esperimentaziorako eta literatura kanonikoekiko trukaketetarako arlo egokia dela uste du. Hortik ateratako ikaskizun asko, gainera, aplikagarriak dira bestelako literaturetan. |
+Info: Youtube
Ekitaldiaren datuak
| Data eta ordua | 2025.05.12, Astelehena 18:30 |
| Prezioa | Doan |
| Kokapena | Izaskun Arrue Kulturgunea |




