Itzalen tektonika. Itxaro Borda eta Joseba Irazoki kontzertua

“Itzalen Tektonika” poesia bilduma publikatu du Itxaro Bordak 2024ko apirilean Susa argitaletxean. Bilduma horretako poesiak aukeratuz osatu dute ikusgarria bi artistek.
Hamalau-hamabost bat testu aurkeztuko dituzte batera, gaiak, erritmoak eta giroak biderkatuz.
Joseba Irazoki (1974, Bera) musikaria da, gitarra elektrikoa kantarazten duena, modu elegante eta irudipentsu batean. Rock munduan ezaguna da eta hainbat disko baditu plazaratuak, Mikel Errentxun, Petti, Beñat Axiari edo Xabier Montoiarekin batera. Bere azken lana “Gitarra Lekeitioak (Onomtopeia)” deitzen da.
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | 2025.Maiatza.19, Astelehena 19:30 |
Prezioa | Doan |
Kokapena | Izaskun Arrue Kulturgunea |