Kantalab. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra

Tailer honetan taldean abesteko potentziala aztertzeko aukera izango duzu, zure aurretiko esperientzia edo maila musikala edozein dela ere. Konponketa originalak eta askotarikoak landuko ditugu, mundu guztiak esperientziaz goza dezan. Ane Ruiz de Gordoaren eskutik, Bartzelonako Escola Superior de Música de Catalunya-n koru zuzendaritzan hezia.
Jalgi! Voz Elkarte Kulturala
2021an jaio zen Gasteizko hiriari eta Arabako Lurralde Historikoari musika bilakatu den hitzaren aukera (amaigabeak) deskubritzeko eta gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Jalgi! Voz Festival eta Jalgi! Txoir Lab proiektu arrakastatsuen sortzaile eta bultzatzailea da elkartea, ahots-musika herritarrengana hurbiltzeko modu berriak bilatzeko etengabeko misioan.
Ekitaldiaren datuak
| Data eta ordua | 2025.05.17, Larunbata 11:00 |
| Prezioa | Doan |
| Kokapena | Izaskun Arrue Kulturgunea |