Poltsikorako poemak. Hegoak

Poltsikorako poemak. Hegoak

«Poltsikorako poemak» umeei bideratutako poesia kontaketa bat da, ahotsaz gorputzaz eta irudiaz lagundua.

Hegoak elkarteak haurren irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko sortutako poema ilustratu desberdinak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dute oinarri moduan. Umeekin erritmoa, errima, hizkuntza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina dira.

Kontakizunak istorio dibertigarriak eta sorpresak gordetzen ditu, haurrek istorio txiki bakoitza entzun, ikusi eta ukitzeko aukera izango dutelarik, beraien gozamenerako. Poesia txikiengana gerturatzea, era dibertigarri batean. Ahozkotasunarekin, harreman zuzena izatea, eta jolasetik disfrutatzea, esperientzia literario atsegin bat izanik.

Ekitaldiaren datuak

Data eta ordua 2025.05.24, Larunbata 12:00
Prezioa Doan
Kokapena Izaskun Arrue Kulturgunea
Back to top button