Oroitzen hondarrak nota txikietan

Poema kantu errezitaldi musikatua
Deskripzioa: Oroitzen hondarrak nota txikietan Mikel Etxaburuk idatzi eta argitaratu berri den “ahaztu baino lehen, ama” (Pamiela) poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Piano soinuz, kantuz, irudiz, poema errezitaldiz eta argiztapen giro intimoarekin osatutako ordubeteko esperientzia bat.
- Pianoa: Izaskun del Cerro
- Kantuan: Nerea Zuloaga
- Poemak errezitatzen: Mikel Etxaburu
- Irudiak: Yera Sanchez
Iraupena eta gaia: Ordu bat iraungo duen emanaldiaren gaia da zahartzaroa, memoriak eta desmemoriak, bizitzak eta heriotzak… eta batez ere, zaintza lanak eta bizitzak. Guztiok bizi izan dugun, bizitzen ari garen edo biziko ditugun une intimoei kantatuko diegu eta elkarrizketa xamurra sortuko dugu piano doinu ederrez lagundutako poemen bidez.
Emanaldiaren oinarri den poema liburua: Ahaztu baino lehen, ama
Izen-emateak behar dira jarduerara sartzeko: oihaneder.eus/agenda/oroitzen-hondarrak-nota-txikietan
Ekitaldiaren datuak
Data eta ordua | Igandea, 22 de Maiatza de 2022 19:30 |
Prezioa | Doan |
Kokapena | Oihaneder Euskararen Etxea |