Ziur behin baino gehiagotan idatzi duzula zerbait paperezko ahozapi batean.

Idatzi zure poema berria paperezko ahozapi batean eta sartu establezimenduan aurkituko duzun kutxaren barruan.

Baldintzak

  • Poema bat bidali ahal izango da pertsonako.
  • Gaztelaniaz edo Euskaraz idatzi ahal izango da.

Izena ematea

Honako datu hauek agertu beharko dira eskuzapiaren atzealdean:

  1. Izen-abizenak. 
  2. Telefonoa. 
  3. Posta elektronikoa. 

Sariak

  • Lehiaketak bi sari emango ditu epaimahaiak aukeratutako bi poementzat.
    • Lehen saria: 50 euro.
    • Bigarren saria: 50 euro.
  • Irabazleak maiatzaren 15an jakinaraziko dira (Facebook, Instagram eta Twitter orrialdeetan argitaratuko da). Harremanetarako pertsonari mezu elektroniko bat bidaliko zaio.
  • Sari-banaketa maiatzaren 22n egingo da, Dendarabako Vital Fundazioaren A aretoan.

Hautaketa eta Erakusketa

  • Paperezko ahozapian jasotako poema oro lehiaketara sartuko da, betiere proposatutako oinarriak betetzen baditu.
  • Antolakuntzak beretzat gordetzen du publiko guztientzat egokitzat jotzen ez diren edo sentsibilitate desberdinak kaltetu ditzaketen edukiak dituzten proposamenak baztertzeko eskubidea.
  • Jaialdiko antolatzaileez osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak. Proposamenen poesia eta sormena baloratuko dira (esperimentatzeak saria du).
  • Saritutako poemak jendaurrean erakutsiko dira Facebook, Instagram Youtube, Twitter eta Internet bidez.
  • Parte hartzen duten egileek lehiaketara askatzen dute lehiaketaren testuinguruan beren lanen erakusketatik eratortzen den legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizun oro.
Back to top button